Toti Martinez de Lezea entzuteko irrikitan Argentinan
2014/05/13
Euskara. Kultura. Mundura.
Ikaragarria izan da Toti Martinez de Lezeak Argentinara egin duen bisitan izandako harrera… Jendetza bildu zuen maiatzaren 7an Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azoka garrantzitsuan, bai euskaldunen standean, bai azokan eman zuen “La novela histórica (¿Subgénero literario? ¿Moda? ¿Tradición literaria?)” izeneko hitzaldian.
Baina Totiren egitekoa ez zen Liburu Azokan amaitu: maiatzaren 8an “La cultura vasca en mis libros” mintzaldia eman zuen Argentinako Kongresuko Liburutegian, eta hurrengo egunean 9an bi hitzaldi eskaini zituen La Platako Unibertsitate Nazionalean eta López Merino Liburutegian.
Maiatzaren 10ean Buenos Airesera itzuli zen, bertako euskal kolektibitatearekin bat egin eta “La mujer vasca (Matriarcado, oficios, supervivencia, brujería, presente)” topaketan esku hartzeko, Euskaltzaleak-en, Euskal Etxeak berak Euskadiko Ordezkaritzarekin batera antolatutako ekitaldian. Ia hiru orduz jardun zuen lepo bete zen aretoan... eta hala ere entzulegoak gehiago nahi zuen! Hurrengo egunean, gainera, “Buenos Aires Celebra al País Vasco”, euskal kultura, historia eta identitatea ospatzeko antolatutako jaialdian parte hartu zuen. Programa osoa
Euskal idazlea Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin eta Euskadiko Argentinako Ordezkaritzaren lankidetzaz antolatutako bidaian joan da Argentinaraino. Izan ere, Aizpea Goenaga Institutuko zuzendaria harekin batera izan da bere bidaiaren azken egunetan eta Liburu Azokan zein Buenos Aires Celebra-n ere esku hartu du.
Ikaragarria izan da Toti Martinez de Lezeak Argentinara egin duen bisitan izandako harrera… Jendetza bildu zuen maiatzaren 7an Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azoka garrantzitsuan, bai euskaldunen standean, bai azokan eman zuen “La novela histórica (¿Subgénero literario? ¿Moda? ¿Tradición literaria?)” izeneko hitzaldian.
Baina Totiren egitekoa ez zen Liburu Azokan amaitu: maiatzaren 8an “La cultura vasca en mis libros” mintzaldia eman zuen Argentinako Kongresuko Liburutegian, eta hurrengo egunean 9an bi hitzaldi eskaini zituen La Platako Unibertsitate Nazionalean eta López Merino Liburutegian.
Maiatzaren 10ean Buenos Airesera itzuli zen, bertako euskal kolektibitatearekin bat egin eta “La mujer vasca (Matriarcado, oficios, supervivencia, brujería, presente)” topaketan esku hartzeko, Euskaltzaleak-en, Euskal Etxeak berak Euskadiko Ordezkaritzarekin batera antolatutako ekitaldian. Ia hiru orduz jardun zuen lepo bete zen areotan... eta hala ere entzulegoak gehiago nahi zuen! Hurrengo egunean, gainera, “Buenos Aires Celebra al País Vasco”, euskal kultura, historia eta identitatea ospatzeko antolatutako jaialdian parte hartu zuen. Programa osoa
Euskal idazlea Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin eta Euskadiko Argentinako Ordezkaritzaren lankidetzaz antolatutako bidaian joan da Argentinaraino. Izan ere, Aizpea Goenaga Institutuko zuzendaria harekin batera izan da bere bidaiaren azken egunetan eta Liburu Azokan zein Buenos Aires Celebra-n ere esku hartu du.
Irudietan: Toti Martinez de Lezea Buenos Aireseko Euskatzaleak Euskal Etxean, Nazioarteko Liburu Azokan eta Buenos Aires Celebra jaialdian (Irudiak: Euskaltzaleak eta Euskadiren Argentinako-Mercosur Ordezkaritza)