Transmisio era berrietaz eta adierazpide independentziaz Aberdeenen
Euskara. Kultura. Mundura.
Kultur Ikasketen ikertzaileak, kultur politiken kudeatzaileak eta profesionalak Aberdeeneko Unibertsitatean bildu dira gaur, ekoizteko modu berriek eta sare sozialek agertoki kulturala eta politikoa aldatzeko duten gaitasunaz eztabaidatzeko. New forms of transmission and performing independence mintegiak Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du, eta Mari Jose Olaziregi Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria, Iñigo Astiz kazetari eta idazlea eta Aberdeeneko Unibertsitateko irakasle den Nerea Arruti dira euskal partaideak, Universitat Oberta de Catalunyako eta Abeerden eta Glasgow hirietako unibertsitateetako adituekin batera.

Irudietan: Iñigo Astiz, Nerea Arruti eta UOC unibertsitateko Josep Anton Fernández