Trois-Rivieres Nazioarteko Poesia Jaialadia: Itxaro Borda

Euskara. Kultura. Mundura.

Trois-Rivieres Nazioarteko Poesia Jaialadia: Itxaro Borda
  • 30
    Ira 2022
    09
    Urr 2022
    Trois-Rivieres

Trois-Rivières-eko Nazioarteko Poesia Jaialadian parte hartuko du Itxaro Borda idazleak datorren urriaren 1ean eta 2an Saison Quebec – Pays Basque kultur trukerako ekimenari esker. Udazkenero egiten den poesia jaialdiak irailaren 30etik urriaren 9ra egingo dute, eta quebetctar eta nazioarteko idazleek hartuko dute parte.

Bordaren parte hartzea urriaren 1ean hasiko da, kultur etxeko Louis-Philippe-Poisson aretoan, mahai inguru batekin. Nazioarteko poesiagintza aztertuko dute hainbat olerki irakurriz Itxaro Borda, Francisca Ricinski eta Antonio Rodriguezek, Stéphane Despatie-k gidatuko duen ekitaldian.

Hurrengo egunean, urriaren 2an, Zénob kafetegian egingo den solasaldi poetikoan izango da Antonio Rodriguez, Dominique Sorrente eta Alycia Dufour idazleekin, 12:00etan. Gero, 17:00etan, poesia musikatu saioa egingo dute Foyer de la Maison de la culture-en Taja Kramberger, Antonio Rodriguez eta Alycia Dufour idazleekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu