Txalo zaparrada "Komunikazioa inkomunikazioa" ikuskizunarentzat

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-08-29

Kukai Dantza eta Tanttaka dantza konpainien eta Arriaga antzokiaren artean sortutako Komunikazioa Inkomunikazioa” ikuskizunak sekulako arrakasta lortu zuen Buenos Airesen. Abuztuaren 22-24 bitartean burutu zituzten emanaldiak eta gainezka egon ziren aretoak egunero eta publikoak dantzariekin argazkia aterata agurtu zuen ikuskizuna.

Testuingurua baliatuta, Jon Mayak, “Komunikazioa inkomunikazioa”ren koreografoak, euskal etxeetako 65 dantza zuzendariri ikastaroa eskaini zien, eta bertako dantza agenteekin harremanetan jartzeko aukera izan zuen. Bertako hedabideek ere izan zuten ikuskizunaren berri eta eskualdeko hiru egunkari nagusienetan euskaldunen inguruko albisteak argitaratu ziren.

Dena den, Kukai konpainiak ez du segidan berehala itzultzeko asmorik: jarraian Gelajauziak,  euskal dantza oinarri hartuta Cesc Gelabert koreografo handiarekin batera sortutako kale-ikuskizuna eramango du  Tucuman (abuztuak 27), Salta (abuztuak 29), Jujuy (abuztuak 31), Corrientes (irailak 3), Resistencia (irailak 4), Chaco (irailak 6) eta Santa Fe (irailak 7) argentinar hirietara.

Argazkietan: Ikuslegoarekin ateratako argazkia eta Jon mayak eskainitako klasea.

Kukai Dantza eta Tanttaka dantza konpainien eta Arriaga antzokiaren artean sortutako Komunikazioa Inkomunikazioa” ikuskizunak sekulako arrakasta lortu zuen Buenos Airesen.
Abuztuaren 22-24 bitartean burutu zituzten emanaldiak eta gainezka egon ziren aretoak egunero eta publikoak dantzariekin argazkia aterata agurtu zuen ikuskizuna.

Testuingurua baliatuta, Jon Mayak, “Komunikazioa inkomunikazioa”ren koreografoak, euskal etxeetako 65 dantza zuzendariri ikastaroa eskaini zien, eta bertako dantza agenteekin harremanetan jartzeko aukera izan zuen. Bertako hedabideek ere izan zuten ikuskizunaren berri eta eskualdeko hiru egunkari nagusienetan euskaldunen inguruko albisteak argitaratu ziren.

Dena den, Kukai konpainiak ez du segidan berehala itzultzeko asmorik: jarraian Gelajauziak,  euskal dantza oinarri hartuta Cesc Gelabert koreografo handiarekin batera sortutako kale-ikuskizuna eramango du  Tucuman (abuztuak 27), Salta (abuztuak 29), Jujuy (abuztuak 31), Corrientes (irailak 3), Resistencia (irailak 4), Chaco (irailak 6) eta Santa Fe (irailak 7) argentinar hirietara.

Argazkietan: Ikuslegoarekin ateratako argazkia eta Jon mayak eskainitako klasea.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu