Txileko Memoriaren eta Giza Eskubideen Museoa: Amaia Molinet
Euskara. Kultura. Mundura.
-
23Aza 202307Api 2024Txile
Amaia Molinet eta Iratxe Jaio artisten lanak Txileko Memoriaren eta Giza Eskubideen Museoko ‘Lo que nos queda por hablar’ (Hitz egiteko geratzen zaiguna) ‘erakusketa kolektiboan parte hartuko dute. Lanak 2024ko apirilaren 7ra arte ikusgai egongo dira.
‘Zirrikutua’ lana (Amaia Molinet eta Eriz Moreno) aurkeztuko da talde erakusketan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
Erakusketak 19 artista garaikideren lanak biltzen ditu, eta Espainiako Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren memoria historikoaren azterketa gogoetatsua proposatzen du, Txilen diktadura zibil-militarra jorratu duten artista txiletarren lanekin elkarrizketa bat sortuz. Erakusketak hainbat ikuspegi aurkezten ditu, instalazioen, bideoen, argazkien eta pinturen bidez iragan hauen alderdi batzuk zalantzan jartzen dituztenak. Gainera, Memoriaren eta Giza Eskubideen Museoko bildumetako piezak ere hartzen ditu.