Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XI
Euskara. Kultura. Mundura.
-
19Uzt 202120Uzt 2021Donostia9:00 - 17:30
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Aurtengoan muga eta mugimendua izango ditugu hizpide. Bizi dugun garai honetan kontzeptu horien inguruko hausnarketa egingo dugu. Ikasketek euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan duten eragina eta irakaskuntza horri egin diezaioketen ekarpena ere aztertuko dugu. Horretarako hizkuntzaren, musikaren, literaturaren eta oro har kulturaren esparruan mugek eta mugimenduak zentzu zabalean duten tartea izango dugu mintzagai.
Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 36 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 30 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 9 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan.