Università Ca´ Foscari: Beatriz Chivite

Euskara. Kultura. Mundura.

Università Ca´ Foscari: Beatriz Chivite
  • 29
    Ira 2021
    Venezia

Beatriz Chivitek irakurtaldia egingo du Venezian. Irailaren 29an irakurriko du  ‘Abstentzioa’ izeneko olerkia, eta solasaldia ere egingo du gero. Ca’Foscari Veneziako Unibertsitateko azterketa linguistiko eta kultural konparatuen sailak antolatu du ekimena.

Ekintza presentziala izango da, baina online parte hartzeko aukera ere izango da hurrengo esteka erabilita: https://unive.zoom.us/j/82945297646 Erabiltzaile eta pasahitza ere beharrezkoak izango dira irakurraldi eta solasaldiarekin bat egiteko: 829 4529 7646 eta 4n195j, hurrenez hurren.

Beatriz Chivite Ezkieta (Iruñea, 1991) nafar idazlea da. Filologia Txinatarra eta Ekialdeko Artearen Historia ikasi zuen Londresen. Bere lehen olerki liburuarekin, ‘Pekineko kea’ (2017, Pamiela), 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Poesia Lehiaketa irabazi zuen. 2014an, berriz, Ernestina Champourcin XXV. Poesia Lehiaketa irabazi zuen ‘Metro’ (2014, Arabako Foru Aldundia) liburuarekin. Gero, 2015ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Poesia Saria ere irabazi zuen liburu horrekin. 2016an, Nafar Gobernuko Gazte saria eta Bilboko Udalaren Blas de Otero Poesia Lehiaketak irabazi zituen ‘Biennale’ (2017, Erein) liburuarekin. 2017an, Donostia Kulturak eta Donostia 2016k sustatutako ‘Beste Hitzak-Other Words’ sorkuntza egonaldia egin zuen Eslovenian. 2020an, ‘En las ciudades. Nas cidades. Hirietan’ (2020, Papeles Mínimos) plazaratu zuen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu