Université Sorbonne Nouvelle: Elena Odriozola
Euskara. Kultura. Mundura.
-
02Abe 2022Paris
Euskararen Egunaren karietara Galtzagorri elkarteak, Etxepare Euskal Institutuaren eta Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitatearekin batera hitzaldi-solasaldia antolatu du abenduaren 2an 12:00etan Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean. ‘Elena Odriozola: Tradizioa eta Jolasa’ izenburupean, bere ibilbidearen berri emango du euskal ilustratzaile handiak. Horretarako, Amaia Hennebutte Galtzagorriko lehendakariaren eta Gustavo Puerta Haur Literatur Kritikari eta idazlearen laguntza izango du. Mintzaldian, Etxepare Euskal Institutuak Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean duen Teresa Larruzeak irakurleak ere parte hartuko du.
Mintzaldia gaztelaniaz eta frantsesez gauzatuko da. Solasaldi egitura izango du: Gustavo Puertak galderak egin eta Elena Odriozolak erantzungo baititu. Guztia josteko bertaratzen direnek Elenaren obraren eta bere ibilbidearen irudiak ikusiko dituzte proiektatuta. Bestalde, Amaia Hennebuttek Euskal Herriko haur eta gazte literaturaren egoeraren berri emango die sarrera-hitzaldi labur baten bidez.