University College Cork: Iberian Film Sessions

Euskara. Kultura. Mundura.

University College Cork: Iberian Film Sessions
  • 05
    Ots 2020
    08
    Api 2020
    Cork

Iberian Film Sessions. Izen hori eman diote Cork-eko (Irlanda) University College-en antolatu duten zinema zikloari.

Unibertsitatean euskara, galegoa, portugesa eta euskara irakasten duten irakurleek jarri dute martxan egitasmoa hizkuntza horietan ekoitzitako zinema edonorentzat eskuragarri jarri eta hizkuntza horiei ikusgarritasuna emateko helburuarekin.

Unibertsitateko ikasle eta irakasleei ez ezik, publiko zabalari irekita egongo dira proiekzioak eta doakoak izango dira.

Otsailaren 5an emango diote hasiera eta bi hilabetez luzatuko da saioak. Asteazkenero film bat -zortzi guztira- jatorrizko hizkuntzan eta ingelesezko azpitituluz lagunduta. Emanaldi bakoitzaren aurretik aurkezpen bat egingo da zuzendaria, pelikula eta testuingurua aurkezteko, eta amaieran galderentzat eta solaserako tartea izango dute bertaratzen direnek.

Zinemaldiari hasiera emango dion filma Sao Jorge film portugesa izango da, eta honako film hauek proiektatuko dituzte haren atzetik hilabete honetan: La vida sense la Sara Amat katalanez, A Esmorga galegoz eta Handia euskaraz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu