University of Wales Trinity Saint David – Alan R. King Katedra 2025: Jaione Diaz Mazquiaran

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 20
    Urr 2025
    30
    Urr 2025
    Aberystwyth

Alan R. King hizkuntzalariaren izena daraman katedra aukera bat da Euskal Herriko akademiko bat Galesera joan dadin, soziolinguistika eta hizkuntza-politika eta -plangintza arloetan irakaskuntza eta ezagutza-trukea ikertu eta laguntzeko.

Jaione Diaz Mazquiaranek sei aste emango ditu Galesko Unibertsitateko Centre for Advanced Welsh and Celtic Studies-en, Aberystwythen. Bertan, soziolinguistika eta euskararen inguruko ikerketa jarduerak garatuko ditu.

Jaione Diaz Mazquiaran Hezkuntzan doktorea da Monash Unibertsitatean, Melbournen (Australian). Hezkuntza elebidunean eta Kulturarteko Komunikazioan master bana ditu, eta irakasle laguntzaile eta ikasketa-aholkulari aritu da Monash unibertsitatean. Etorkizuneko ikerketa-ildo gisa, hizkuntza gutxitu eta eskualdeko testuinguru eleanitzetan ikasle etorkinen hizkuntza-hardunbideak aztertu eta baliatzeko bideak aztertzea du helburu.

Bere ikerlanaren muina D ereduan matrikulatutako ikasle etorkinen hizkuntza-praktikak eta -pertzepzioak izango dira, ikasleen guraso zein irakasleen hizkuntza-uste eta -itxaropenek daukaten eragina aztertuz. Alan R. King Katedrari esker, hizkuntza, hezkuntza eta ikasle etorkinen eskolatzearen arteko harremanak sakonago aztertzeko aukera izango du.

Jaion Diazek egitarau oparoa du Galesen katedraren ikerlari gonbidatu gisa igaroko duen aldian. Lehenik, “Language, Beliefs, and Belonging: Immigrant Students in Basque-Medium Education” hitzaldia emango du Galesko Liburutegi Nazionalean. Bigarrenik, profesionalekin jarraipen-tailerrari ekingo dio azaroak 3. Eta hirugarren eta azkenik, handik zortzi, azaroak 10, graduondoko mintegia du aurreikusia. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>