Urtesasoiak.com aurkeztu dute

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-02-25

Gaur aurkeztu dute Bilbon Urtesasoiak.com, urteko sasoi nagusiei lotutako ospakizunek eta ohiturek osatzen duten kultur ondarea jasotzeko asmoz sortu den gune digital berria. Testuak, audioak eta ikus-entzunezkoak bildu dituzten bertan, Labayru Ikastegiak eta Ikastolen Elkarteak, 90. hamarkadatik hona elkarrekin burutu duten ikerketa eta berreskuratze lana jasoz eta eguneratuz. Gune berriak Etxepare Euskal Institutuaren,  Bizkaiko Foru Aldundiaren  eta Azkue Fundazioaren laguntza ere jaso du.

Mari Jose Olaziregi Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendariak ordezkatu du Etxepare Euskal Institutua aurkezpenean.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu