Veranos de la Villa: Tanttaka Teatroa

Euskara. Kultura. Mundura.

Veranos de la Villa: Tanttaka Teatroa
  • 26
    Uzt 2023
    27
    Uzt 2023
    Madril

Madrilgo Veranos de la Villa kultur programazioan Tanttaka Teatroak parte hartuko du aurten Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.

Tanttaka Teatroak ‘Sexberdinak’ obra eskainiko du Madrilgo Conde Duque Kultura Zentroan uztailaren 26an eta 27an.

‘Sexberdinak’ obra Mireia Gabilondok zuzendutako obra da, Kepa Errastik eta Telmo Iruretak idatzita eta Telmo Irureta eta Aitziber Garmendiak antzeztuta. Bi lagunen arteko hazkunde pertsonaleko istorioa kontatuko dute, umorez eta minez betea. Obrak maitasunari, sexuari, bakardadeari eta jendearen aurreiritziei buruz hausnartzera gonbidatuko du ikuslegoa.

Aurten ekoizpen lan onenaren saria jaso du Tantaka Teatroak Max sarietan,´Sexberdinak´obrarengatik.

Sarrerak Madrilgo Udaleko webgunean eskuratu daitezke.

Veranos de la Villaren 39. edizioak kontzertuz, antzezlanez, dantzaz, zarzuelaz, zirkuz, erakusketaz eta haurrentzako jardueraz betetako programazioa eskainiko du bi hilabetez. Egitarauaren barruan bi euskal konpainia izango dira aurten: Kukai Dantza eta Tanttaka Teatroa.

Etxepare Euskal Institutua eta jaialdia

Etxepare Euskal Institutuak bigarren urtez hitzartu du Madrilgo Udaleko Kultura, Turismo eta Kirol Sailak antolatzen duen Veranos de la Villa kultur programazioan euskal konpainien presentzia, euskal arte eszenikoen eta sortzaileen lana sustatzeko helburuz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu