Weidengo 5. itzulpen tailerra: Eva Pérez-Pons

Euskara. Kultura. Mundura.

Weidengo 5. itzulpen tailerra: Eva Pérez-Pons
  • 22
    Urr 2021
    24
    Urr 2021
    Weiden

Urriaren 22etik 24ra, Eva Pérez-Ponsek Weidengo (Alemania) bostgarren itzulpen tailerrean hartuko du parte. Leipzigeko Unibertsitateko IALT sailak, Ramon Llull Institutuak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako ekitaldia da. Lucia Aldao poeta galegoa zein Pol Guasch autore katalana ere izango dira bertan.

Eva 1996an Lemoan jaiotako poeta bat da. Industria Elektronikoaren eta Automatikaren Ingeniaritza gradua egin du EHUn eta egun Deustuko Unibertsitateko Ikasketa Feminista eta Generoko Ikasteten masterra egiten dihardu. Bollera da eta LGTB mugimenduan zein mugimendu antimilitaristako kidea da. Klitto aldizkari digitalean hartu izan du parte eta 2020an bere lehenengo poema liburua aurkeztu zuen: Zaharkitze programatua (2020, Erein), Blas Otero poesia lehiaketaren XII. edizioko saria jaso zuena.

Autorearen hitzetan Zaharkitze programatua zintzotasun ariketa da eta Weidenerako, hain zuzen ere, bere lehen literatura lan honetako zenbait poema ekarriko ditu eta horrekin batera liburu osoan zehar oso presente dauden zenbait elementu: gorputza eta haren berezko zaurgarritasuna, sistema hetero-produktiboaren erritmoak eta eskemen kontra joan izanaren albo-ondorioak, gorputzak muturreko egoeretan hartzen dituen formak eta jokaerak, gorputzen arteko eta gorputz propioarekiko erotismoa, isiltasunarekin eta bakardadearekin harremana norberaren burua ulertu ahal izateko.

Weidenen Itzulpen Tailerra 2017an sortu zen, galiziar, katalan eta euskal literaturetako poeten lanak itzuli eta ezagutzera emateko. Asmoa topagune eta lantoki bat sortzea da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu