Wroclaw hiria euskal kulturaz blai, BASK jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
3 egunean zehar euskal eta poloniar kulturaren arteko topaleku izan da Wroclaw, bertako Hiriburutza Kulturalak antolatutako BASK jaialdiaren baitan. Bertan kontzertuak, tailerrak, erakusketak… tartekatu dira, ekitaldirako berreskuratutako Villa Parkowa eraikinean.
Donostia 2016 Fundazioak eta Etxepare Euskal Institutuak A-I-R Wro-rekin elkarlanean martxan jarritako ‘Joan-etorriak’ artisten elkartruke programako parte hartzaileak ere bildu dira jaialdian: Goiatz Labandibar, Maialen Sarasua, Jaime de los Rios, Ainara LeGardon, Diego Vivanco eta Aitor Gametxo, hala nola egitasmoaren arduradunak. Artistek proiektu ezberdinak garatu dituzte duela hiru urtetik burutzen diren erresidentzietan, eta Wroclawen antolatutako tailerrean esperientziak, iritziak eta hausnarketak elkarbanatu dituzte. Gainera egonaldi artistiko horietan garatutako proiektuen emaitzekin erakusketa antolatu da, 3 egunetan zehar ikusgai egon dena.
(...)

Egunean zeharreko tailer eta ekintzei iluntzeetako jai-giroak eman die segida. Larunbat iluntzean, esaterako, Ainara LeGardonek kontzertua eskaini zuen; jende andana bildu zen Villa Parkowan prestatutako aretoan musikariaren rock doinuez gozatzeko. Zarauzko ‘Las Marines’ DJak ere izan ziren Poloniako Hiriburutza Kulturalari erritmoa jartzen.
Uztailaren 1etik 3ra burutu da BASK jaialdia, aurten laugarrenez, eta gai nagusia aisialdia izan da, praktika artistikoen eremura eramana: GAME | JOKOA.
Ikusi jaialdiko argazki guztiak hemen.