Wroclawen egonaldi artistikoak egiteko hiru sortzaile aukeratzeko 2015eko deialdia!
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak 2014ko abenduan sinatutako hitzarmenaren ondorioz, 2016an Europako Hiriburu izateko aukeratutako Donostia eta Wroclaw (Polonia) hirietan 2014an martxan jarritako egoiliar programa 2015ean ere mantenduko da, euskal artisten mugikortasuna laguntzearren eta sortze-korronteen mesedetan, arte diziplina nahiz kultura ezberdinen elkarrizketa sustatu eta elkarren arteko aberastasuna elikatzeko xedearekin.
Deialdi berri honen xedea da hiru euskal sortzailek Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bat egiteko hautaketa egitea. Erresidentzia edo egonaldi artistiko honen helburua, hiru sortzaile hauek Wroclaw/Donostia 2016eko Europar hiriburuetako ildoak oinarritzat hartuz, Poloniako hiri honetan eragin artistiko eta kulturala izango duen proiektu bat garatzea izango da. Esku-hartze artistiko edo kulturalak artearentzat ohikoak ez diren auzo eta lekuetan eginez, eragile edo hiritar kolektiboen lankidetza edo parte hartzea bilatuz, edota ezezagunak edo baztertuak dauden errealitateak ikusaraziz.
Eskabideak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 27a arte egongo da irekita
DEIALDIAREN TESTU OSOA

Argazkia: Marivi Ibarrola