Xabier Aburruzagak Ortigueirako Jaialdiko "Proyecto Runas" lehiaketa irabazi du

2014/07/22

Euskara. Kultura. Mundura.

Uztailaren 18an, Ortigueirako Jaialdia hastearekin batera, bere baitan antolatzen den Proyecto Runas lehiaketako epaimahaiak 2014ko irabazlea iragarri zuen: Xabi Aburruzaga trikitilari euskaldunak gidatutako taldea. Finala ostegunean burutu zen eta Portugaleteko trikitilaria nagusitu zen, taldekide dituen Aitor Antruego eta Jose Urrejola musikariekin batera.

Sariak diru-saria eta datorren urteko jaialdian parte hartzeko aukera emango die. Sortze prozesuan dauden taldeei bultzada emateko asmoa du lehiaketak, eta duela lau urte finalera iritsi bazen ere, aurten lortu du Aburruzagak merezitako aitorpena.

Aurtengo epaimahaia honakoa izan da: Pepe Vaamonte gaita-jolea, Diego Maceiras eskusoinularia, eta Manuel Garrido gaita maisua. Originaltasuna, afinazioa, aldaerak, erritmoak, folkaren egituren erabilera eta ikuslegoarekin interakzioa saritu dira, besteak beste, eta Caramuxo laukotearentzat izan da bigarren saria.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu