Xabier Montoiak Wroclaw Short Story Festival jaialdian parte hartu du

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-10-07

Xabier Montoia idazle eta musikari euskaldunak Wroclaw Short Story Festival jaialdian parte hartu du. Urriaren 2an irakurraldia eskaini zuen, Sonia Kolaczek itzultzailearen laguntzaz, 40 bat lagun batu zituen ekitaldian.

Irakurketa ezberdinez gain, jaialdiak bestelako ekintzak ere programatu ditu: bideo emanaldiak,ikuskizunak, hitzaldiak, umeentzako tailerrak, kontzertuak, lehiaketak… Xabier Montoia idazle euskaldunak ez ditu galdu horietako asko. Herrialde askotako autoreak batu ditu jaialdiak, eta esaterako, euskaldunak Polonia, Islandia, Liechtenstein eta Hego-Koreako idazleekin batera eskaini zuen irakurketa.

Prosa laburraren inguruko jaialdia da Wroclaw-ko International Short Story Festival, liburu ezberdinen promozioaren alde lan egiten duena. Forma narratiboen ezohiko aurkezpenak eskaintzen ditu, literaturak beste diziplina artistikoetan duen eragina aztertzen du, autore eta audientziaren arteko harremana ahalbidetzen du, eta, era berean, atzerriko autoreen eta Poloniakoen arteko esperientzien elkartrukeak bilatzen ditu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu