Zabaldu dute Alan R. King Katedran ikerketa eta irakaskuntza egonaldia egiteko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-04-07

Etxepare Euskal Institutuak eta University of Wales Trinity Saint David unibertsitateak argitaratu dute Alan R. King katedrako ikertzailea hautatzeko deialdia, eta eskabideak egin ahalko dira apirilaren 7tik maiatzaren 9ra.

Hautatua den adituak sei asteko egonaldia egingo du Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan (CAWCS ingelesezko siglatan), eta euskal soziolinguistika gaiari buruzko jarduera akademikoak eta ikerketakoak burutuko ditu. Deialdia University of Wales Trinity Saint David unibertsitatearen eta Etxepare Euskal Institutuaren webguneetan dago argitaratuta; gure webgunekoa esteka honetan aurki daiteke.

2022an martxan jarritako katedra honek euskal eta galesko soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren inguruko ikerketa eta elkarlan akademikoa sustatzea du helburu, baita euskal eta galestar kultura eta hizkuntzen arteko elkar ezagutza indartzea ere. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu