Zamaltzaina eta Lajkonika Krakovian elkartu zirenekoa
Euskara. Kultura. Mundura.
Eibarko Kezka Dantza Taldea Krakovian, Polonian izan da martxoko azken egunetan. Zuberoako Zamaltzaina eta Krakoviako Lajkonika elkartu eta elkar ezagutu duten ekitaldian parte hartzeko aukera izan dute bertan, Krakoviako Historia Museoak Lajkonik izeneko hiriko zaldiko ezagunari buruz antolatu duen erakusketaren harira. dituzte "Lajkonik mundua, zaldikoaren mundua" erakusketak Europan eta mundu zabalean dauden antzeko zaldikoak erakusten ditu eta horien artean aipamen berezia egin diote antolatzaileek zamaltzainari. Hain zuzen, zamaltzaina gorpuztu eta bere dantzak bertan erakustera gonbidatu zuten Kezka Dantza Taldea Krakoviara; Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz egin dute bidaia. Bidaiaren kronika oso-osorik, hemen!

Irudiak: Iñaki Zugasti