Zanguango konpainiak kaleko ikuskizun onenaren saria eraman du Max sarietan
Euskara. Kultura. Mundura.
Irailaren 7an egin zen Espainiako Arte Eszenikoetako Max Sarien 2020ko banaketa ekitaldia, Malagan. Bertan Kamikaze konpainiaren Jauría antzezlanak eraman zuen ikuskizun hoberenaren saria, Iruñeako San Ferminetan gertatutako bortxaketa kolektiboaren ondoko ‘Manada’ epaiketan oinarritutako antzezlanak, alegia. Baina euskal antzerkigintzak ere izan zuen una gogoangarririk: Zanguango arabar konpainiak Kaleko Ikuskizun onenaren saria eraman zuen Al Otro Lado/Bestaldean lanarengatik.
Sarietara izendatutakoen artean bazeuden ere beste hainbat euskal izen: Iñaki Rikarte aktorea, Fernando Bernues zuzendari eta eszenografoa, Barsanti antzerki konpainia eta Kukai dantza konpainia ziren horiek. Zanguango izan da horietan gailendu den bakarra. Al Otro Lado/Bestaldean antzezlanarekin, Zanguango konpainiak teloi mugikor bat jarri ohi du kale erdian, bestaldean dauden ibiltariak eta bizitza erreala fikziozko mundu harrigarri eta komiko bilakatuz.
Ikus hemen Max sarietako irabazle guztien zerrenda.