Zikloa: le cycle du cinema du Pays Basque
Euskara. Kultura. Mundura.

-
25Mar 202226Mar 2022
Paris
Martxoaren 25ean eta 26an ‘Zikloa. Le cycle du cinema du Pays Basque ´ ekitaldia egingo da estreinakoz, Ipar Euskal Herriko La Fidèle Production ekoiztetxeak, Pariseko Euskal Etxearekin antolatutako ekitaldia, eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntza jaso duena.
Hautatutako tituluak honako hauek izan dira: ‘Akelarre’ (Pablo Agüero), ‘Nora’ (Lara Izagirre) eta ‘Atarrabi eta Mikelats’ (Eugene Green).
Hitzorduaren hitzaurrea hilaren 25ean izango da, Pariseko Euskal Etxearen egoitzan, eta bertan afari bat egingo da, Jon Garmendia sukaldariaren sinadurarekin.
Afari horretan, parte hartzaileek patxadaz hitz egin ahal izango dute taldeko kideekin, ekoizleekin eta zinemagileekin.
Hurrengo egunean, martxoaren 26an, lehen edizio honetarako hautatutako hiru filmak proiektatuko dira Christine Cinéma Club aretoan.
Zikloa 11: 00etan hasiko da Lara Izagirreren Nora ´filmarekin. 14.00etan Eugene Greenen ´Atarrabi et Mikelats´ proiektatuko da eta azkenik 16: 30etan Pablo Agueroren ´Akelarre´.
Epilogo gisa eta areto berean 19: 30etatik aurrera, Isa Suarezek – Basque Electronic Diaspora – Perfomance bat egingo du eta publikoak berak aukeratuko duen film onenaren saria emango da.