Zinema eta literatura arloetako sortzaileentzat eta eragileentzat bidaia poltsak eskatzeko deialdia zabaldu da

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-04

Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloetako sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako 2016ko diru-laguntzen deialdia argitaratu da.

Zinema: zinema alorreko agenteak (zuzendaria, aktoreak, ekoizlea, gidoigilea) zinemaldietan eta zinema alorreko sariketetan parte har dezaten diru-laguntzak ematea, horietan beraien filmen bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.

Literatura: literatura sektoreko agenteek (idazleak, ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioarte mailako ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da.

DEIALDIAREN LABURPENA

DEIALDI OFIZIALA

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.