Zinemaldia.Cat jaialdia: euskal zinea Bartzelonan!

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-02-10

Egunotan, eta hilaren 15a bitartean, Zinemaldia.Cat euskal zine jaialdia burutzen ari dira Bartzelonan. Iaz pasa zen mostra izatetik Jaialdi izatera, eta 10. edizio hau berrikuntzaz betea dator. Bi sail aurkeztu ditu zinemaldiak: dokumentalarena eta fikziozkoa, seina pelikularekin. Bestalde, haurrentzako programazio berezia zein bestelako programazio alternatibo eta osagarria ere antolatu diuzte. Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen du ekimena eta Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du.

Euskal filmak “Urrezko txapela” eskuratzeko lehiatzen ari dira Euskal Herritik kanpo antolatzen den zine jaialdi handienean. Fikziozko sailean Negociador, Loreak, Lasa eta Zabala, A Escondidas, Dixie eta Los Tontos y los estúpidos filmak eskainiko dira;  Dokumental Sailean, berriz, I am Haiti, 5 Days to Dance, Echevarriatik Etxeberriara, Lantanda, Señales de la vida eta Ateak zabalduz. Ohi bezala, emanaldietan pelikulen lan-taldeetako kideak aurki daitezke.

Bartzelonako Girona Zinemetan antolatu dira emanaldiak, eta zine arloko profesionalez osatutako epaimahaiak irabazleak iragarriko ditu otsailaren 15ean:Hammundi Al-Rahmoun zuzendaria, Núria Vidal zinema kritikaria, Aritz Lekuona ESCAC eskolako arduraduna, Judith Colell ekoizle eta zuzendaria eta Marc Martinez aktorea izango dira.

Era berean, haurrentzako Txo! Saila ere sortu dute, bertan Maldà zinemetan proiekzioak, tailerrak eta bestelakoak antolatu direlarik. Julio Medemen euskal pelikulen maratoia ere antolatu da zine aretoan, eta zine-ruta bat ere prestatu dute.

Eta hori guztia gutxi balitz, AlterZinemaldia delakoa ere burutzen ari dira Euskal Etxean. Bertan emanaldi bereziak programatu dira, hala nola, Kimuakeko 2014ko laburmetraiena.

Egunotan, eta hilaren 15a bitartean, Zinemaldia.Cat euskal zine jaialdia burutzen ari dira Bartzelonan. Iaz pasa zen mostra izatetik Jaialdi izatera, eta 10. edizio hau berrikuntzaz betea dator. Bi sail aurkeztu ditu zinemaldiak: dokumentalarena eta fikziozkoa, seina pelikularekin. Bestalde, haurrentzako programazio berezia zein bestelako programazio alternatibo eta osagarria ere antolatu dute. Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen du ekimena eta Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du.

Euskal filmak “Urrezko txapela” eskuratzeko lehiatzen ari dira Euskal Herritik kanpo antolatzen den zine jaialdi handienean. Fikziozko sailean Negociador, Loreak, Lasa eta Zabala, A Escondidas, Dixie eta Los Tontos y los estúpidos  filmak eskainiko dira;  Dokumental Sailean, berriz, I am Haiti, 5 Days to Dance, Echevarriatik Etxeberriara, Lantanda, Señales de la vida eta Ateak zabalduz. Ohi bezala, emanaldietan pelikulen lan-taldeetako kideak aurki daitezke.

Bartzelonako Girona Zinemetan antolatu dira emanaldiak, eta zine arloko profesionalez osatutako epaimahaiak irabazleak iragarriko ditu otsailaren 15ean:Hammundi Al-Rahmoun zuzendaria, Núria Vidal zinema kritikaria, Aritz Lekuona ESCAC eskolako arduraduna, Judith Colell ekoizle eta zuzendaria eta Marc Martinez aktorea izango dira.

Era berean, haurrentzako Txo! Saila ere sortu dute, bertan Maldà zinemetan proiekzioak, tailerrak eta bestelakoak antolatu direlarik. Julio Medemen euskal pelikulen maratoia ere antolatu da zine aretoan, eta zine-ruta bat ere prestatu dute.

Eta hori guztia gutxi balitz, AlterZinemaldia delakoa ere burutzen ari dira Euskal Etxean. Bertan emanaldi bereziak programatu dira, hala nola, Kimuakeko 2014ko laburmetraiena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu