Zinemaldia.Cat jaialdiak sendotasuna erakutsi du 12. edizioan
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak babestutako Zinemaldia.Cat Euskal Zinema jaialdiak edizio arrakastatsua ospatu berri du Bartzelonan. Aurten ere, lehiaketak argi utzi du publiko katalanak gogoz babesten duela Euskal Herriko zinema Kataluniara eramateko apostua. Urtero, eta jadanik hamabi dira, gero eta gehiago dira Bartzelonako Cinemes Gironan egiten diren emanaldietara gerturatzen diren zinemazaleak.

Publiko katalanak gai, estilo eta formatu oso desberdinak izan dituzten 12 proiekzioz gozatzeko aukera izan du. Horietariko hiruk saria izan dute: Igelak (fikzio onena), París. Paperezko Ahotsak (dokumental onena) eta Gutik Zura (film onena euskaraz). Euskal zinemaren sendotzeari eta industria honek duen pisuari esker Zinemaldia.Cat-ek aukera du urtetik urtera kalitatezko programazioa eskaintzeko.
Proiekzio bakoitzean zuzendari, aktore edo ekoizle ezagunek parte hartzen dute eta honek balio berezia ematen die emanaldiaren ostean egiten diren solasaldiei. Era berean, hizketaldiak kazetari eta aditu katalanek moderatzeak indartu egiten du Euskal Herria eta Kataluniaren arteko lotura kulturala.
Bartzelonako Euskal Etxeak, lehiaketaren antolatzaile gisa, azpimarratu nahi du Zinemaldia.Cat-ek Kataluniako zinema munduko profesionalen aldetik jasotzen duen harrera paregabea. Honi esker, euskal zinemak ate ugari ireki ditzake Kataluniako eremu profesionalean.
Zinemaldia.Cat, ordea, ez da zineman amaitzen eta Alterzinemaldia ataleko ekintzek izan duten arrakastak argi islatzen du. Hamabigarren edizio honetan Gatiburen kontzertua (Igelak filmaren musika bandaren egileak) nabarmendu beharra dago, . Era berean, Pere Vall eta Jordi Izquierdo kazetariek zinemaren sekretu ugari azaldu zituzten Gràcia auzoan zehar egindako ibilaldi kulturalean.