Zinemaldia.Cat: Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren edizio berrituaren arrakasta

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-02-27

Zinemaldia.Cat jaialdiak bere bederatzigarren edizioa amaitu berri du eta parte-hartze eta publiko arrakasta handia lortu du, jaialditik adierazi dutenez. Larunbatean, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen jaialdiari “Asier eta biok” dokumentalaren proiekzioarekin eman zion amaiera. Proiekzioak espero zena baina are arrakasta gehiago izan zuen eta sarrera guztiak agortu zituen. Jaialdiak banatzen zuen sariari dagokionez, Urrezko Txapela, Zumeta margolariari buruzko dokumentalak eraman du, “Izenik gabe 200x133” lanak. Epaimahaiak, era berean, “El método Arrieta” lanari aipamen berezi bat egitea erabaki zuen.

Parte-hartze eta publiko arrakasta. Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiak, Zinemaldia.Cat jaialdiak ia 1200 ikusle izan ditu, eta Asier eta biok dokumentalaren emanaldian bezalako proiekzioetan, aretoa beteta. Euskal Etxetik Girona Zinemetara salto egin ostean, antolatzaileen balorazioa oso baikorra da, eta datorren urteko hamargarren edizioari begira oraindik eta eskaintza zabalagoa eskaini nahi dute.

Zinemaldia.Cat jaialdiak euskal zinema onenaren 11 proiekzio eskaini ditu otsailaren 13 eta 22 artean, eta Kataluniako ikuslegoari oraindik bertaratu ez ziren hainbat film eskaini dizkio. Bestelako lan batzuk izaten ari diren arrakasta ere finkatu du, Asier eta biok lana adibidez delarik kasu hauetako bat; honela, Aitor Merino zuzendari eta aktorearen lana otsailaren 26 eta 27an Girona Zinemetan ikusi ahalko da berriro ere, Zinemaldia.Cat jaialdian izan zuen arrakasta dela eta.

Emanaldi bakoitzaren ondoren, zuzendari, aktore eta bestelakoek publikoarekin solasaldiak izan dituzte. Honela, Aitor Merino, Leticia Dolera, Lander Otaola edo Mark Shardan, besteak beste, izan dira ikusleekin hizketan.

Urrezko Txapela, Zumetarentzat

Bartzelonako Euskal Etxeak besteak beste Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin antolaturiko Zinemaldia.Cat Kataluniako euskal zinema jaialdiak Izenik Gabe 200X133lana saritu du, Joel Joan, Aina Clotet, Marc Recha eta Jordi Ambròsek osatzen zuten epaimahaiaren erabakiaren ondotik.

Epaimahaiak pelikula irabazlea “lan intimista eta zehatz” modura definitu du, “non gertuko begirada garbi, ia funtsezko baten bidez Jose Luis Zumeta margolariaren izaera eta batez ere, sortzen duen pinturaren botere sakona erakusten du, zein kamara aurrean pixkanaka sortzen doana”.

Baina Zinemaldia,Cat jaialdian ere beste pelikula batek ere jaso du epaimahaiaren aintzatespena: El método Arrieta(Jorge Gil Munarriz) lanak ohorezko aipamen bat jaso du “erakusten den istorioak Arrieta ahizpen indar eredugarria erakusten baitu. Lan gogotsu eta kutsakor bat, Jorge Gil eta bere lan taldeak modu natural batean muntatua. Bizitzari kantu bat”.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu