Zure dokumentala Basque Audiovisual katalogoan sartu nahi duzu?

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-05-24

Sunny side of the doc, Europan ospatzen den nazioarteko dokumentalen azoka garrantzitsuenetarikoa, Arrotxelan (Frantzia) burutuko da ekainaren 19tik 22ra. Bertan Basque Audiovisual standa izango dute Etxepare Euskal Institutua eta Eiken Ikusentzunezkoen Klusterrak euskal ikusentzunezko sektorea nazioarteko merkatuetan sustatu eta zabaltzeko duten lankidetzari esker.

Jaialdian Basque Audiovisual Docs from the Basque Country katalogoa aurkeztuko dute, Euskal Herriko dokumentalen informazioa jasotzeko eta alorreko profesionalei hemen sortzen den materiala modu ikusgarriago batean aurkezteko.

Zure dokumentala katalogoan sartu nahi baduzu, eskaera ekainaren 1erako aurkeztu behar duzu dokumentalaren irudiarekin eta enpresako irudiarekin batera. Enpresa bakoitzak gehienez bi proiektu aurkez ditzake. Dokumentala garapen edo produkzio fasean egon beharko da, eta amaitua baldin badago, 2016ko iraila baino beranduago estreinatua, eta ingelesezko azpidatziak izan beharko ditu.

Eskaerak bidaltzeko: a-aginagaldelopez@etxepare.eus

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.