1615 Baskavígin, Euskal Baleazaleen Hilketa. Kongresua uztailaren 17an Donostian

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-07-13

2015eko irailean 400 urte beteko dira Islandian balearen ehizan zebiltzan 32 euskal arrantzale erail zituztela. Urteurrena dela eta, nazioarteko kongresu akademikoa burutu zen joan den apirilean Islandian. Kongresu horrek jarraipena izango du orain, uztailaren 17an Donostiako Aquariumean burutuko den jardunaldian. Goizean zehar Michael Barkham, Alvaro Aragón, Xabier Irujo, Ricardo Etxepare, Aurelie Arcocha eta Mari Jose Olaziregi adituek hitzaldiak eskainiko dituzte; arratsaldean, sarraskiari buruzko liburu bat eta erakusketa bat aurkeztuko dira.

University of Nevada Renoko Center for Basque Studies guneak eta Euskal-Islandiar Adiskidetza elkarteak antolatu dute jardunaldia, Donostiako Aquariumaren eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.

Sarrera irekia eta doan izango da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu