2022ko FHLIM azoka profesionalean kontzertua emateko deialdia, zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-02-02

FHLIM Feria Hispano Lusa de la Industria Musical azoka profesionalaren bigarren edizioa martxoaren 24tik 27ra egingo dute. Zamoran egiten den topaketa honetan estatuko eta Portugaleko profesionalek parte hartzen dute. 2022ko edizioan Basque. Music–ek kontzertua antolatuko du martxoaren 24ean La Cueva del Jazz aretoan. Bertan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko deialdia otsailaren 14a arte egongo da irekita, egun hori barne. Hemen aurkeztu ditzakezu zure proposamenak.

Lehen aldiz Basque. Music. plataformak showcase bat antolatuko du Zamoran egiten den musikaren topaketa profesionalean.

FHLIM-en antolakuntza arduratuko da showcase honetan parte hartuko duen bakarlaria edo taldea aukeratzeaz.

Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko. Basque. Music. ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu