9 euskal artista MIN sarietarako izendatuak

2025/04/24

Euskara. Kultura. Mundura.

Plazaratu dute MIN sarietako izendatuen zerrenda. Bost euskal artistek hautatzen dute Euskarazko disko onenaren sarira, eta euskal presentzia badago beste lau kategoriatan ere.

Apirilaren 29an egingo da MIN sarien banaketa ekitaldia Madrilen. Sari hauek estatuan egindako ekoizpen independenteen sorkuntza, aniztasuna eta kalitate artistikoa aitortzen dute.

Hauek dira hautagaiak:

Euskarazko disko onena

Urteko diskoa (ONErpm saria)

  • Alcalá Norte, ‘Alcalá Norte’
  • Baiuca, ‘Barullo’
  • Biznaga, ‘¡AHORA!’
  • Gorka Urbizu, ‘Hasiera Bat’
  • Hinds, ‘VIVA Hinds’

Klasikako disko onena

Musika urbanoen grabazio onena

  • Ben Yart, ‘Guerra Mundial’
  • Chill Mafia, ‘Agur eta Ohore x Allá Va La Despedida’
  • Huda, ‘Jamila’
  • Lia Kali, ‘Qué te debo’
  • Metrika & D.Basto, ‘Madre Fundadora’

Musika-ekoizpen onena (SAE saria)

  • Bala (Santi García), ‘Besta’
  • DELAPORTE (delaporte), ‘LOS LOBOS’
  • Depedro (Gustavo Guerrero), ‘Un lugar perfecto’
  • Gorka Urbizu (Jordi Matas), ‘Hasiera Bat’
  • León Benavente (Martí Perarmau – León Benavente), ‘Nueva Sinfonía Sobre El Caos’

Min sariak

Unión Fonográfica Independiente (UFI) erakundeak antolatzen ditu MIN sariak 2009az geroztik, sariek Espainiar estatuan egindako ekoizpen independenteen sorkuntza, aniztasuna eta kalitate artistikoa aitortzen dute. Helburua talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna ematea, eta musika independentea estatu mailan zein nazioartean sustatzea da.

Aurtengo edizioa apirilaren 29an egingo da Madrilen, musika independentearen aniztasuna, talentua eta berrikuntza ospatzeko asmoz. Paula Vazquezek aurkeztuko du artistak, diskoetxeak eta sektoreko profesionalak batuko dituen ekitaldia.

Euskal musikari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu