Sorbonne Université: ‘Estaturik gabeko nazionalismoak XXI. mendean’ jardunaldia
Euskara. Kultura. Mundura.
-
16Ots 2023Paris
Otsailaren 16an, ostegunean, Sorbonne Unibertsitatean (Paris) Les nationalismes sans État au XXIe siècle. Imaginaires, représentations et débats jardunaldia egingo dute.
Teresa Larruzea (Sorbonne Nouvelle Unibertsitatea/Etxepare Euskal Institutua), Mònica Güell eta David Marcilhacy (Sorbona Unibertsitatea/CRIMIC) eta Maitane Ostolaza (Perpignaneko Unibertsitatea / CRESEM) ikerlari eta irakasleek antolatu eta gidatuko dute ekitaldia.
XX. mendearen bigarren erdian Eupoako deskolonizazio prozesuaren baitan sortu ziren mugimendu nazionalisten testuinguru politikoetan oinarrituta, 1960ko hamarkadatik aurrerako historizitatea eta kultur adierazpenak aztertuko dira jardunaldian, historia, kultur ikasketak eta zientzia politikoak gurutzatzen dituen diziplina anitzeko ikuspegi batetik.
Zein dira mugimendu nazionalista horien aldarrikapen politikoen argudio nagusiak? Zein genealogiari buruzkoak dira? Nola agertzen dira gizarte eta lurralde mailako kontraesan horiek artean edo literaturan?
Jardunaldian zehar egingo diren bost hitzaldietan Kataluniaren eta Euskal Herriaren (Espainian eta Frantzian), Irladaren eta Eskoziaren(Erresuma Batua) Suitzaren eta Frantziako Antillenaren kasuak aztertuko dira, hainbat ikerlari eta adituren estutik.
Cales Santacana (Universitat de Barcelona), Ismael Manterola (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU), Maitane Ostolaza (Perpignaneko Unibertsitatea / UPVD), Mònica Güell (Sorbonne Unibertsitatea), Benjamine Toussaint (Sorbonne Unibertsitatea), Onintza Odriozola (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU), Niall Cullen (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU), Nicolas Berjoan (Perpignaneko Unibertsitatea / UPVD), Renée-Clementine Lucien (Sorbonne Unibertsitatea) eta Antoine Chollet (Lausanne/ UNIL Unibertsitatea) izango dira konferentzien hizlariak.
Egitaraua osorik hemen.