Abian da jarduera ez profesionalen mugikortasuna laguntzeko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-05-13

Abian da du euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzen deialdia. Etxepare Euskal Institutuak bihartik aurrera, maiatzak 14, jasoko ditu laguntzok jasotzeko eskaerak eta ekainaren 13an amaituko da epea.

25.000 euroko zuzkidura duen deialdi hau irabazi asmorik gabeko jarduerak laguntzea bideratua dago, Institutuaren beste deialdien bidez lagundu ezin direnak. Sortzaile eta konpainien mugikortasun gastuak laguntzea da helburua.

Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira. Deialdiaren informazio guztia kontsultagarri dago.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu