Abiatu da Jon Bilbao Katedraren lehen ikerketa egitasmoa AEBetan eta Kanadan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-06-19

Jon Bilbao Katedrak (Etxepare Euskal Institutua,Nevada-Renoko Unibertsitatea) bere baitan hartu duen lehen proiektua abian da jada, Etxepare  Institutuak, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak, North American Basque Organizations (NABO) erakundeak eta Deustuko Unibertsitateak sustatuta.  Pedro J. Oiarzabal doktore eta Deustuko Unibertsitateko ikerlaria da Memoria Bizia: euskal  diasporaren oinordetza biziari buruzko proiektua, 2014-16 Estatu Batuak eta Kanada egitasmoaren zuzendaria eta lanean hasia da bertan honezkero.

Oiarzabalen ustez “premiazkoa” den lan bati ekingo dio egitasmoak: Ipar Ameriketako euskal diasporaren ahozko testigantzak jasotzeari. Kanpoan dauden euskal kolektibitateak partaidetza zuzena eta protagonismo handia izango dute, eta horregatik, lehenik eta behin,  diasporan adinekoak elkarrizketatzen ikasteko saioak emango ditu uda honetan AEBetan eta Kanadan.

Ikertzaileak www.euskalkultura.com atariari zehaztu dion modura, hiru ikastaro lotu dituzte honezkero: Montrealen (Kanada), uztailaren 8an eta 10ean; San Frantziskon (Kalifornia, AEB), uztailaren 12an; eta Bakersfielden (Kalifornia, AEB), uztailaren 16an. Oiarzabalek beste hiruzpalau kurtso ere ematea espero du euskal komunitaterik daukaten beste hainbeste herritan.

Argibide gehiago:

Jon Bilbao katedraren aurkezpena

Albistea euskalkultura.com atarian

Irudian: Pedro J. Oiarzabal Jon Bilbao Katedraren aurkezpen ekitaldian

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.