Aholkularitza euskal enpresek garatutako dokumentalen proiektuetarako

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-02-08

Etxepare Euskal Institutuak, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi-Zineuskadi bulegoak eta IBAIAlankidetza-akordio bat lortu dute kalitatezko dokumentalen proiektuak garatzeko bidea errazteko eta proiektu horiei bazkideak, finantzaketa eta/edo nazioartekotzea bilatzeko prozesuan laguntzeko; akordio horri esker, 8 ekoiztetxek  aholkularitza-jardunaldi horietan parte hartzeko aukera izango dute.

Aliantza horren bitartez, halaber, euskal enpresek nazioarteko merkatu eta foruetan duten presentzia indartu nahi da, besteak beste, ekainaren 25etik 28ra egingo den Sunny Side of The Doc azokan (BASQUE AUDIOVISUAL markarekin antolatuko da, Etxepare Euskal Institutuaren, Eiken-en eta Zineuskadi-ren lankidetzaren bitartez) eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroan, IBAIAk irailean antolatzen duena Donostiako Zinemaldiaren esparruan.

Martxoaren 20an, 21ean eta 22an egingo dira jardunaldiak Catherine Ulmer andrearen zuzendaritzapean (dokumentalgintzan eta tailerren prestaketan esperientzia luzea duen profesionala da). Hasteko, banan banako aholkularitzako jardunaldia jarriko da abian, hautatutako proiektu bakoitzari bi ordu eskainiz; azken jardunaldian, berriz, baterako lana egingo da, proiektu bakoitza ekarritako gainerako ikuspegiekin aberasteko helburuarekin. Sunny Side of the Doc azokako zuzendaria den Yves Jeanneau jaunak eta Lau Haizetara Foroko ordezkariek parte hartuko dute azken jardunaldi horretan.

Parte hartu ahal izateko, interesa duen enpresa bakoitzak eskatutako informazioa bete beharko du, on-line, dagokion inprimakiandatorren martxoaren 2a baino lehen. 

Edozer argitzeko edo edozein informazio osagarri jasotzeko, gurekin harremanetan jar zaitezkete honako bitarteko hauen bitartez:

Telefonoa: 943.32.71.83

Posta elektronikoa: info@ibaia.org

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.