Akitaniako programatzaileak euskal jaialdietan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-03-01

Aquitaine.eus proiektuak aurrera darrai, Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatzen. Euskal sortzaileen lanak Akitaniar ikuslegoari gerturatzeko asmoz, bertako programatzaileak euskal jaialdi eta azoketara ekarri ditu egitasmoak azken hilabeteotan. 

Martxoan Donostian antolatu zen dFERIA arte eszenikoen azokan, Tanttaka Teatroaren “Soka” antzezlana itzuli eta frantsesezko goitituluekin eskaini zen, hartara Akitaniako programatzaileek ikus zezaten, lanari bide berriak irekitzeko asmoz.

Bestalde, Leioako Umore Azokan (Maiatzak 18-21) ere izan zuen bere ekarpena Aquitaine.eus proiektuak, eta Akitaniako programatzaileak gonbidatu zituen euskal konpainiak ezagutu eta horien obrak ikustera. Esaterako, Festival de la Music a la Rue jaialdiko Bruno Brisson programatzailea edota Libourneko Fest’Arts jaialdiko zuzendaria gonbidatuak izan ziren. Beste hainbat programatzaile ere izan ziren azokan, hala nola, Ipar Euskal Herriko Filgie Claverie.

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa EuroeskualdeakEtxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak 2016an abian jarritako proiektuak abuztuan Libournen egingo den Fest’Arts jaialdian ere izango du oihartzuna, izan ere, bi euskal konpainia izango dira bertan parte hartzen: KpiqA Cpllective eta Proyecto Larrua

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu