Koldo Mitxelena Katedra 2024: Amaia Elizalde
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Api 202401Mai 2024Chicago
Etxepare Euskal Institutuak Chicagoko Unibertsitatean sustatzen duen Koldo Mitxelena Katedrako ikerlari gonbidatua Amaia Elizalde izango da. ikastaroa antolatu da graduko eta graduondoko ikasleei zuzenduta. Martxoaren 19tik maiatzaren 16ra bitarte, Elizaldek “Errepresioa, erresilientzia eta genero-politika euskal kulturaren memorian” ikastaroa emango du katedraren baitan.
Katedraren programaren barruan, argitaletxeen munduari buruzko mintegi bat ere antolatu dute, non Amaia Elizaran Estenagak eta Javier Aparicio Maydeuk (Universidad Pompeu Fabrako Literatura Konparatuko katedraduna eta Ikasketa Katalanen Coromines Katedrako irakasle bisitaria) parte hartuko duten.
Bertan, zentsura eta Espainiako Estatuko literatura gutxituen argitalpen-merkatuak jorratuko dira, besteak beste. Amaia Elizaranek zentsuraren gaia hartuko du bere gain. Mintegiak 4 saio izango ditu:
Apirilak 10 - Amaia Elizalde Estenaga: Zentsura-makinen engranajeak argitaletxeen munduan
Zer esan nahi du gaur egun zentsurak? Zein da argitaletxeen zeregina honetan? Zentsuraren fenomenoaren gaur egungo aurresekzioa, mendebaldeko testuinguru desberdinetan, gizarte totalitarioetatik hasi eta demokratikoetaraino.
Maiatzak 1 - Mahai-ingurua: Amaia Elizalde & Javier Aparicio
Hispaniaren eremuko argitalpen-industriari eta kultura-politikei buruzko azken gogoetak, hizkuntza gutxituetako literaturen egoerari arreta berezia jarriz.
Etxepare Euskal Institutua eta Koldo Mitxelena katedra
Ipar Ameriketako unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea du xede 2012 urtetik martxan den katedrak honek. Chicagoko Unibertsitateko Division of Humanities delakoan txertatua dago, eta ikasturtero entzute handiko euskal irakasleren bat joaten da bertara, lauhileko batez euskal ikasketa humanistikoekin zerikusia duten eskola, mintegi eta hitzaldiak ematera.