Amama eta Muros euskal filmak saritu dituzte Nantes hiriko zinemaldian
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak eragiten duen Fenêtre Basque ataleko bi film saritu dituzte Nantes hiriko Zinemaldian! Asier Altunak zuzendutako AMAMA -k Epaimahai Gaztearen Saria eskuratu du, eta Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Muros / Walls lanak Dokumental Onenaren Saria irabazi du. Zorionak!
Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiak bere baitan hartzen duen euskal zine programazioa da; aurten 16. urtez programatu dute, Etxeparek sustatuta eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin.
Atalak euskal produkziorik nabarmenenak, eta, orohar, euskal zinemagile garrantzitsuenak jasotzen ditu. Julio Verneren jaioterria Frantziako kritikari profesionalen eta zine-industriaren hiria ere bihurtzen da urtero 26.000 bat ikusle biltzen dituen Nanteseko Zinemaldian, eta Fenêtre Basque atalaren ondorioz guztiak ohituta daude honezkero euskal zinea ikusten.
Etxepare Euskal Institutuak eragiten duen Fenêtre Basque ataleko bi film saritu dituzte Nantes hiriko Zinemaldian! Asier Altunak zuzendutako AMAMA -k Epaimahai Gaztearen Saria eskuratu du, eta Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Muros / Walls lanak Dokumental Onenaren Saria irabazi du. Zorionak!
Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiak bere baitan hartzen duen euskal zine programazioa da; aurten 16. urtez programatu dute, Etxepare Euskal Institutuak sustatuta eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin.