"Amama", "Jai Alai Blues", "Gure Sor Lekuaren bila" eta "Pikadero", Zinemaldia.cat jaialdian sarituak

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-02-23

Urtero Etxepare Euskal Institutuaren babesaz antolatzen den Zinemaldia.Cat jaialdiak hamaikagarren edizioa itxi berri du, igande iluntzean Bartzelonan ospatutako sari-banaketan. Aurten aurkeztutako 12 lanen artean, Amama, Jai Alai Blues eta Gure Sor Lekuaen bila izan dira sari nagusiak jaso dituztenak; Pikaderok, aldiz, epaimahaiaren aipamen berezia eskuratu du.

Urtero euskal zinemagintza Kataluniara darama jaialdiak, astebetez orotariko ekintzak antolaturik filmen proiekzioez gain. Bi sail nagusi bereizten ditu jaialdiak: fikzioa eta dokumentalgintza.

Azken honetako Euskadi- Basque Country Urrezko Txapela Gorka Bilbaoren Jai Alai Blues lanakjaso zuen, Etxepare Euskal Institutuko ordezkariaren eskutik; fikzio atalekoa, aldiz, Asier Altunaren Amama filmak lortu du. Gainera, euskaraz errodatutako Ben Sharrock-en Pikadero lanak epaimahaiaren aipamen bereziarekin saritu dute, krisi garaiko egungo gatzeen egoera umorez eta goxotasunez islatzeko modua goraipatuta. Azkenik, Euskarazko Lan Onena saritzen duen Azkue-Fundazioa Urrezko Txapela Josu Martinezen Gure Sor Lekuaren bilalanarentzat izan da.

Honako epaimahaia izan du aurtengo Zinemaldia.Cat jaialdiak: Pere Vall ("Fotogramas"), Patrícia Bonet (Catalan Films), Agustí Argelich (Filmets), Miki Esparbé (aktorea) eta Melina Matthews (aktorea).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu