Amphitryon egonaldi artistikoen emaitza ikusgai Azkuna Zentroan
Euskara. Kultura. Mundura.
Otsailaren 15etik maiatzaren 6ra arte, Bilboko Azkuna Zentroan Miriam Isasi (Gasteiz, 1981) eta José Manuel Mesías (Habana, 1990) artisten ‘Lerro zuzena ez da laburrena’ erakusketa ikusteko aukera egongo da. Azkuna Zentroak sustatutako eta Etxepare Euskal Institutuak lagundutako Amphitryon programaren baitan burututako egonaldi artistikoan egindako lanaren emaitza da erakusketa.

Miriam Isasik Kuban egin zuen egonaldiaren zatia, eta José M. Mesíasek, berriz, Bilbon, Carlos Garaicoa estudioaren ‘Artista x Artista’ programarekin elkarlanean.
Azkuna Zentroaren egonaldi artistikoen Amphitryon programak batera biltzen ditu zuzeneko eta erakusketako arteen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzen dituzten hainbat ekimen, artelanen ekoizpena bultzatu nahi baitu, herritarrengana hurbilduz.
Programaren Praktika Artistikoen Egonaldia artisten arteko truke bat da, Habanan Carlos Garaicoa Estudioak duen ‘Artista x Artista’ programarekin elkarlanean egiten dena. Urtero burutzen den deialdi horren bidez, Euskadiko eta Kubako artistei aukera ematen zaie haiena ez den herrialde batean lan egiteko, eta artearen inguruko elkarrizketa eta bizikidetza eratzeko.
Egonaldiari amaiera emateko, lanaren erakusketa antolatzen da Azkuna Zentroan. Aurten Miriam Isasi (Gasteiz, 1981) Habanan aritu da, eta José Manuel Mesias (Habana, 1990) Azkuna Zentroan. ´Lerro zuzena ez da laburrena´ izeneko erakusketa da esperientzia honen emaitza.