Amphitryon erresidentzia artistikoen 2017 deialdia zabalik
2017/02/13
Euskara. Kultura. Mundura.
Azkuna Zentroak (Az) Amphitryon erresidentzia programaren deialdi berri bat jarri du abian. Erresidentzia programa honek obra artistikoen sorkuntza sustatzea eta herritarrengana gerturatzea du helburu, eta Etxepare Euskal Institutuaren babesa du. Hautatutako artistak Estudio Carlos Garaicoa (Habana) estudioan garatuko du bere proiektua 6 astez, eta bi hilabete gehiago emango ditu Az-en. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 1ean itxiko da.

Az-ko erresidentzia programak zuzeneko artearen eta erakusketarako artearen ikerkuntza, sorkuntza eta produkzioa batzen ditu, eta bi erresidentzia ildo hartzen ditu bere gain: jarduera artistiko kontenporaneoak eta arte eszenikoak.
Jarduera artistikoen erresidentzia Estudio Carlos Garaicoak Habanan daraman ‘Artista x Artista’ programarekin egiten den elkarlan batean oinarritzen da. Bestalde, arte eszenikoen erresidentzian (deialdia laster irekiko da), Az-ak espazioak eta baliabideak eskaintzen dizkie artistei euren proiektuak garatu eta sortzeko.
Jarduera artistikoen erresidentziarako deialdia otsailaren 8tik martxoaren 1era egongo da irekita, eta hautatutako artistak bi fasetan garatuko du proiektua. Lehendabiziko fasea Habanan eramango da aurrera, Estudio Carlos Garaicoan, 2017ko apirilaren 20tik ekainaren 1era bitartean. Bigarrena, aldiz, Bilbon izango da, Az-an, 2017ko urriaren 3tik abenduaren 3ra.
Paraleloki, Estudio Carlos Garaicoak eta Az-ak artista kubatar bat hautatuko dute antzeko ibilbidea egin dezan, erresidentzia burutzen ari den artistarekin dialogoa sortzeko. Estucio Carlos Garaicoak aukeratutako Artista kubatar horrek, era berean, Az-an burutuko du erresidentzia urriaren 3tik abenduaren 3ra.
Programa honek prozesu artistikoen elkartrukea errazten du, jarraipena duten harreman sare profesionalak ehundu eta artisten eta gune kulturalen arteko elkartruke prozesuak eta elkar ezagutza sustatu.
Programan parte hartu ahal izateko, urtean zehar garatuko den proiektua aurkeztu behar da, helburu artistikoak, horiek lortzeko bitartekoak, espazio-beharrak eta aurrekontua zehaztuz.
Deialdiaren oinarriak esteka honetan aurki daitezke.