Arantxa Urretabizkaia euskal zineaz eta literaturaz Berlingo Freie Universität-eko ikasleekin, gaur
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskaintzen ari zaizkie, Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei. Institutuak munduan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetan eskaintzen duen formakuntza aberastea eta gure kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak, eta Mintzanet plataformaren bitartez gauzatzen da.
Apirilaren 4ean hasi ziren saioak eta Mark Kurlansky, Eider Rodriguez eta Itxaro Borda idazleak eta Iván Igartua eta Iñaki Martinez de Luna irakasleak solasean aritu dira honezkero Frantzia, AEBak, Polonia, Txekiar Errepublika, Katalunia eta Alemaniako unibertsitateetako ikasleekin, haien eskarien arabera antolatutako prestakuntza-saioetan. Arantxa Urretabizkaia idazlearen txanda da gaur: euskal zinema eta literaturaz ariko da Berlingo Freie Unibertsitateko ikasleekin. Sasoi honetako azken eskolak Karmele Jaio eta Unai Elorriagaidazleek eta Miren Amuriza bertsolariak eskainiko dituzte, Universität Konstanz (Alemania), Brnoko Masarykova Univerzita (Txekia) eta Bolognako Alma Mater Studiorum (Italia) unibertsitateko ikasleekin, hurrenez hurren.
Programa honi buruzko argibide gehiago