Euskal sortzaileak zuzenean munduko unibertsitateetan Mintzanet-en bitartez

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-04-03

Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei.

Institutuak mundu osoko 35 unibertsitatetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetan eskaintzen duen formakuntza aberastea eta gure kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak. Egitasmoa Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera eskaintzeko asmoz sortutako Mintzanet plataformaren bitartez gauzatuko da; saioak grabatu egingo dituzte eta segidan sarean jarriko dituzte ikusgai.

Mark Kurlansky, Eider Rodriguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Karmele Jaio idazleak, Iván Igartua eta Iñaki Martinez de Luna irakasleak eta Miren Amuriza bertsolaria izango dira lehen denboraldiko protagonistak.  Frantzia, AEBak, Polonia, Txekiar Errepublika, Katalunia, Alemania eta Italiako unibertsitateetako ikasleei eskainiko dizkiete prestakuntza-saioak eta denetariko gaiak jorratuko dituzte: euskara, hizkuntza politikak, historia, itzulpengintza, literatura, zinema edota bertsolaritza.

Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei.

Institutuak mundu osoko 35 unibertsitatetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetan eskaintzen duen formakuntza aberastea eta gure kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak. Egitasmoa Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera eskaintzeko asmoz sortutako Mintzanet plataformaren bitartez gauzatuko da; saioak grabatu egingo dituzte eta segidan sarean jarriko dituzte ikusgai.

Edozein kultur arlotako sortzaile edo eragileekin harremanetan jartzeko aukera eskaini zaie irakurleei (irakasleei), eta  Mark Kurlansky, Eider Rodriguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Karmele Jaio idazleak, Iván Igartua eta Iñaki Martinez de Luna irakasleak eta Miren Amuriza bertsolaria izango dira lehen denboraldiko protagonistak.  Frantzia, AEBak, Polonia, Txekiar Errepublika, Katalunia, Alemania eta Italiako unibertsitateetako ikasleei eskainiko dizkiete prestakuntza-saioak eta denetariko gaiak jorratuko dituzte: euskara, hizkuntza politikak, historia, itzulpengintza, literatura, zinema edota bertsolaritza.

Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsona orori euskara praktikatzeko modua doan ematea da, edonon daudela ere. Maramara * taldeak kudeatzen du proiektu hau eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa dauka.

 

EUSKAL SORTZAILEAK SAREAN EGITASMOA 2014

 

 

DATA

UNIBERTSITATEA

GONBIDATUA

GAIA

Apirilak 4

Sorbonne Nouvelle: Paris III  Paris (Frantzia)

Iván Igartua

UPV-EHUko irakaslea

‘Euskararen historia’

Apirilak 8

Boise State University

Boise (AEB)

Mark Kurlansky

Idazlea eta kazetaria

‘Basque Nationalism’s Past and Present’

Apirilak 11

Adam Mickiewicz University

Poznan (Polonia)

Eider Rodriguez

Idazlea

‘Literatura-Itzulpena’

Apirilak 14

Masarykova Univerzita

Brno (Txekiar Errepublika)

Unai Elorriaga

Idazlea

‘Sprako tranbia-Un poco de chocolate’

Apirilak 24

Universitat Autònoma de Bartzelona UAM

Itxaro Borda

Idazlea

‘% 100 Basque’

Maiatzak 21

Leipzig Universität

Leipzig (Alemania)

Iñaki Martinez de Luna

UPV-EHUko irakaslea

‘Hizkuntza politikak Euskal Herrian’

Maiatzak 28

Freie Universität

Berlin (Alemania)

Arantxa Urretabizkaia

Idazlea

‘Zinema-Literatura’

Uztailak 2

Universität Konstanz

Konstantza (Alemania)

Karmele Jaio

Idazlea

‘Euskal kontagintza modernoa’

Azaroa

Alma Mater Studiorum Bologna (Italia)

Miren Amuriza

Bertsolaria

‘Bertsolaritza garaikidea’

 

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu