Artistas en Ruta 2026: Bengo

Euskara. Kultura. Mundura.

Artistas en Ruta 2026: Bengo
  • 26
    Ira 2026
    21
    Aza 2026
    Madrid, Zaragoza

Bengo artistak AIEnRUTa-Artistas programaren 2026ko bigarren zikloan parte hartuko du. AIEk antolatutako programa zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoarengana hurbiltzeko sortutako zirkuitua da, eta urtean zehar estatu osoko musika-areto eta jaialdietan kontzertuak antolatzen ditu.

Etxepare Euskal Institutuak programarekin kolaboratzen du, urteko bi deialdietan euskal musikarien presentzia sustatzeko. 2026ko irailetik abendura bitarteko zikloan Bengo hautatu dute, Sara Zozaya eta Arima Soulekin batera.

Bengo Aitor Bengoetxea Oiartzungo musikariaren proiektua da. Pop garaikidea, elektronika eta hiri-musikaren eraginak uztartzen ditu, eta kantari eta konpositore izateaz gain, breakdance dantzaria ere bada. Bizirik (2023) lehen diskoaren ondoren, 2024an BELHARRA argitaratu zuen, bere ibilbide artistikoan beste urrats bat eginez. 2026an kanta berriak plazaratzen eta zuzenekoak eskaintzen jarraituko du.

Artistas en Ruta: Bengo Madrilen

Irailak 26
Maravillas, Madril

Bengok Madrilgo Maravillas aretoan joko du, AIEnRUTa-Artistas programaren 2026ko bigarren zikloaren barruan.

Artistas en Ruta: Bengo Zaragozan

Azaroak 21
Creedence, Zaragoza

Bengok Zaragozako Creedence aretoan eskainiko du Artistas en Ruta zirkuituko bigarren kontzertua.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>