Artistas en Ruta 2026: Sara Zozaya
Euskara. Kultura. Mundura.
-
09Urr 202613Abe 2026
Vic · Valladolid · Reus
Artistas en Ruta 2026: Sara Zozaya
Sara Zozayak AIEnRUTa-Artistas programaren 2026ko bigarren zikloan parte hartuko du. AIEk antolatutako programa zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoarengana hurbiltzeko sortutako zirkuitua da, eta urtean zehar estatu osoko musika-areto eta jaialdietan kontzertuak antolatzen ditu.
Etxepare Euskal Institutuak programarekin kolaboratzen du, urteko bi deialdietan euskal musikarien presentzia sustatzeko. 2026ko irailetik abendura bitarteko zikloan Sara Zozaya hautatu dute, Arima Soul eta Bengorekin batera.
Donostiako abeslari, konpositore eta multiinstrumentistak popa, folka eta elektronika uztartzen dituen proposamen pertsonala garatu du, atmosfera zainduak eta ahots intimista ardatz hartuta. Nara (2023) diskoaren ondoren, 2025ean attä EPa argitaratu zuen, soinu ambient eta elektronikoagoetara hurbiltzen den lana.
Artistas en Ruta: Sara Zozaya Vicenseko MMVVn
Irailak 17
MMVV – Església dels Dolors, Vic
Sara Zozayak Vic-eko Mercat de Música Viva jaialdian parte hartuko du, AIEnRUTa-Artistas programaren zikloaren hedapenaren barruan.
Artistas en Ruta: Sara Zozaya Valladoliden
Urriak 9
Cientocero, Valladolid
Sara Zozayak kontzertua eskainiko du Valladolideko Cientocero aretoan, AIEnRUTa-Artistas programaren 2026ko bigarren zikloaren barruan.
Artistas en Ruta: Sara Zozaya Reusen
Abenduak 13
Anima’t, Reus
Sara Zozayaren AIEnRUTa-Artistas zikloko hitzorduetako bat Reusen izango da, Anima’t aretoan, abenduaren 13an.