Euskal Herria Sona 2026: Silitia, Borla, Hartz, Hashtack, Anestesia, TOC, Nize, Sara Zozaya, Badiola eta Datzira
Euskara. Kultura. Mundura.
-
24Urr 202611Abe 2026
Bartzelona
Bartzelonako Euskal Etxeak, euskal kultura hirian ezagutarazteko eta egungo sorkuntza-proiektuak sustatzeko lan egiten duen kultur zentroak, Euskal Herria Sona jaialdiaren edizio berri bat antolatuko du 2026an.
Jaialdiak euskal musikaren egungo proposamenak eramango ditu Bartzelonara urriaren 24tik abenduaren 11ra bitartean, bost kontzertutan.
Euskal Herria Sona: Silitia eta Borla
Urriak 24 · 20:30
La Deskomunal, Bartzelona
Silitia eta Borla arituko dira Euskal Herria Sona 2026ko lehen hitzorduetako batean.
Euskal Herria Sona: Hartz eta Hashtack
Urriak 31 · 20:30
La Deskomunal, Bartzelona
Hartz eta Hashtack izango dira urriaren 31ko kontzertuko protagonistak.
Euskal Herria Sona: Anestesia
Azaroak 7 · 21:30
La Deskomunal, Bartzelona
Anestesiak kontzertua eskainiko du La Deskomunal aretoan, Euskal Herria Sona jaialdiaren barruan.
Euskal Herria Sona: TOC eta Nize
Azaroak 20 · 20:00
Sala Vol, Bartzelona
TOC eta Nize arituko dira Sala Vol aretoan, Euskal Herria Sona 2026ren barruan.
Euskal Herria Sona: Sara Zozaya, Badiola eta Datzira
Abenduak 11 · 20:00
Centre Cultural Euskal Etxea, Bartzelona
Sara Zozayak eta Xabier Badiola eta Magalí Datzirak osatutako proiektuak itxiko dute Euskal Herria Sona 2026ko programa. Badiola eta Datziraren proposamena Ozen i Fort egonaldi artistikoaren aurtengo edizioan garatutako sormen-proiektuaren emaitza da, euskal eta kataluniar musika-eszenen arteko sorkuntza eta harremanak sustatzeko helburuarekin.