Artistas en Ruta: Marte Lasarte

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 14
    Ots 2026
    30
    Mai 2026
    Valentzia | Bartzelona | Madril | Oviedo

AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2026ko lehen zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Izaki Gardenak, Marte Lasarte eta Süne. Hauek dira 2026ko lehen seihilekoan Marte Lasarte taldeak eskainiko dituen kontzertuen data eta tokiak:

Otsailak 14, Loco Club (Valentzia)

Apirilak 18, Euskal Etxea (Bartzelona)

Maiatzak 23, Wurlitzer Ballroom (Madril)

Maiatzak 30, Lata de Zinc (Oviedo)

Marte Lasarte

Marte Lasarte Donostiako pop elektroniko eta rock talde berria da, Skakeitan taldearen amaieraren ostean kide zenbaitek sortua, haien ibilbide luze eta eszenatoki askotan hartutako esperientzia proiektu pertsonal berri batean bilduz. 2024an argitaratutako lehen singleek, ‘Basamortua’ eta ‘Marte Lasarte’, soinua bide dantzagarri, sintetizatu eta melodia itsaskorren inguruan eraikitzen dute.  

Artistas en Ruta

Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte: Mirua, Hilario Rodeiro, Silitia, Verde Prato, Neomak, Ødei, Parabellum, MICE, Olaia Inziarte, Maren, Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris, Aldakan, Capsula, EZEZEZ, eta J Martina, besteak beste.

Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du, euskal artisten presentzia bermatzeko. 

Euskal kantagintzari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>