Artistas en Ruta programan parte hartzeko deialdia zabalik martxoaren 1era arte

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-02-24

2021. urtean zehar Artistas en Ruta programan parte hartzeko musika proposamenak bidaltzeko epea martxoaren 1era arte irekita egongo da. Aurtengoan, eta Covid-19ak eragindako egoera tarteko, aukeraketa batzorde bakarra egingo da eta egitasmoan urte osoan zehar parte hartuko duten taldeak aukeratuko dira bertan.

AIEk (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen egitasmo honek Espainiako estatuan zehar areto ezberdinetan zuzeneko musika sustatzea du helburu, horretarako autonomia erkidego bakoitzeko hainbat artista edota talde hautatuz. Etxepare Euskal Institutuak AIErekin duen hitzarmenari esker, egitasmoaren deialdi bakoitzean dago bermatua euskal artisten presentzia. Deialdi honetan izena emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa eta deialdiari buruzko informazio guztia esteka honetan aurki daiteke.

Martxoaren 1ean deialdia itxiko da; horren ondoren, hautaketa batzordeak, martxoaren 17an egingo duen bileran, erabakiko du zeintzuk diren aukeratutako musika taldeak.

Azken urteetan Nerabe, Ekiza, Nogen, Pet Fennec, Elena Setién edo Elkano Browning Cream bezalako euskal taldeek eskaini dituzte kontzertuak Estatuan barrena Artistas en Ruta programaren eskutik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu