Artistas en Ruta programan parte hartzeko epea martxoaren 27a arte luzatu dute!

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-10

AIE-k eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, 2015 urtean ere hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea xede duen Artistas en Ruta programan parte hartzeko aukera izango dute. Estatu mailako kontzertu zirkuitu hau bi bider berritzen da urtean. 2014ean Correos, The Riff Truckers, Xabi Aburruzaga, Eratu, Joe la Reina eta Napoka Iria euskal taldeak izan ziren programa honetan kontzertuak eskaini zituztenak.

2015eko irailetik abendura bitarteko kontzertuak emango dituzten musikariak 2015ko apirilean hautatuko ditu Madrilen aditu talde batek, eta zerrendan azaltzeko izena emateko  epea luzatu dutenez, MARTXOAREN 27an amaituko da. 2014eko deialdietan izena eman zuten taldeek ez dute berriz izena eman beharrik, zuzenean hautagai izango dira.

Programan interesa duen artista bazara eta izena eman nahi baduzu, bi aukera dituzu:

AIE elkarteko egoitzetako batera hurrengo materiala bidaltzea:

- CD bat, edizioa euskarri fisikoan badago, edo ziurtagiriren bat edizioa digitala bada.
- Aipamen biografiakoa (musika estiloa...)
- Harremanetarako datuak (Izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa eta e-maila)

… edo izena online ematea, eta horrez gain editatu duzun CD bat AIE-ren ordezkaritzetako batera bidaltzea.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.