Artistas en Ruta: Süne

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 13
    Mar 2026
    27
    Ots 2026
    Salamanca | Madril | Leon | Santiago de Compostela

AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2026ko lehen zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Izaki Gardenak, Marte Lasarte eta Süne. Hauek dira 2026ko lehen seihilekoan Süne taldeak eskainiko dituen kontzertuen data eta tokiak:

Martxoak 13, Potemkim (Salamanca)

Martxoak 14, Sala El Sol (Madril)

Martxoak 26, Gran Café León (León)

Martxoak 27, Casa das Crechas (Santiago de Compostela)

Süne

SÜNEk bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du, ‘AMAINEMAN’ izenpean. Diskoa 11 abestik osatzen dute. ‘AMAINEMAN’, amain eman. Erdaraz "dejarse llevar", "fluir" edo "dar rienda suelta". Euskaraz ezezaguna den hitz hau lehen planora ekarri nahi izan du SÜNEk. Hasierek ematen duten askatasunarekin zein beldurrarekin sortu ditu abestiak, amaierez eta etapa aldaketei buruz kantatzeko. Tradizioa, emakumeen ahalduntzea zein egunerokotasuneko gaiak ere landu ditu besteak beste.

Artistas en Ruta

Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte: Mirua, Hilario Rodeiro, Silitia, Verde Prato, Neomak, Ødei, Parabellum, MICE, Olaia Inziarte, Maren, Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris, Aldakan, Capsula, EZEZEZ, eta J Martina, besteak beste.

Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du, euskal artisten presentzia bermatzeko.

Euskal kantagintzari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>