Artistas en Ruta zuzeneko kontzertu zirkuituan izena emateko epea martxoaren 24an amaituko da
2017/03/14
Euskara. Kultura. Mundura.
Artistas en Ruta egitasmoaren hurrengo emanaldi zirkuituan parte hartu ahal izateko proposamenak aurkezteko epea martxoaren 24an amaituko da. Estatu mailan zuzeneko musika eta talentu berriak sustatzeko helburua du AIEk (Espainiako Artista Interpretatzaile Elkartea) sortutako programa honek eta helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte musika areto ezberdinekin elkarlanean, hilabetetan luzatzen diren zirkuituetan.

AIEk Etxepare Euskal Institutuarekin duen lankidetzari esker, euskal taldeen presentzia bermatua dago zirkuitoan. Hain zuzen ere, euskal parte hartzea sustatzen duen akordioa berrindartu berri dute Miren Arzalluz, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, eta Jose Luis Sevillano Espainiako AIEko Zuzendariak. Honen helburuak euskal produkzio musikala estatu mailan ezagutaraztea, balio artistiko berriei adierazpide markoak eskaintzea edota artisten trukea sustatzea dira.
Egitasmoan izena eman ahal izateko bi modu daude: fisikoki edo online. Artistas en Rutako komitea urtean bitan batzen da, kasu honetan apirilaren 5an. Elkarteak adierazi duenez, bidalitako materialak hiru deialditarako iraunaldia izango du: ziklo batean aukeratuak izan ez diren proposamenak hurrengo batera bideratuko dira berriz baloratuak izan daitezen.
Proiektuari buruzko informazio gehiago esteka honetan klik eginak aurkitu dezakezue.