"Asier ETA biok" filma, Liverpoolen ikusgai

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-10-25

Liverpooleko Unibertsitateak Iberian and Latin American Film Festival zinema jaialdia antolatu du urriaren 26tik azaroaren 3ra bitartean. Bertan, beste hainbat filmen artean ‘Asier ETA biok’  (Aitor Merino eta Amaia Merino, 2013) pelikula  euskalduna eskainiko dute.

Aurten “Ni, haiek, guztiak:  mugak gainditu, loturak sortu, identitatea esploratu” (“Me Them All: Crossing borders, making connections, exploring identity”) lemak gidatzen du jaiadia, eta bertan proiekzioak antolatu dituzte eztabaida panel eta galdera-erantzun saioez lagunduta, autoafirmazioaren gaia lantzeko identitatearekin eta komunitatearekin lotuta.

Urriaren 31an (19:00) ‘Asier ETA biok’ filma eskainiko dute. Aitor eta Asier txikitan egin ziren lagunak; lehena Madrilera joan zen aktore izan nahian, bigarrenak ETAko parte izatea erabaki zuen. Bere lagunaren istorioa ulertu nahian, Asier kartzelatik ateratzean dokumental hau egitea erabaki zuen Aitorrek. Orain, istorioa Liverpooleko publikoak ikusi ahal izango du, bertako unibertsitateko Hizkuntza eta Kultura Garaikideen Departamentuak abian jarritako jaialadian. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu